Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

ARCANOID

(DJ SET, MAD)

Abuztuak 30 - Azotea Kutxa Kultur Zabaltza (TBK) (Doan/Gratis) - 17:00 hs.

Luis Cantalapiedra, Arcanoid izenez ere ezaguna, herrialde honetako musika elektronikoak eman duen koherentzia, sormen, konstantzia eta pertsonalitatearen adibide onenetako bat da. Hori horrela den arren (edo agian horrexegatik), oraindik askorentzat ezezaguna izaten jarraitzen du.

80 hamarkadaren amaieran hasi zen emanaldiak eskaintzen eta bere Techno, IDM eta Electro saioei esker pixkanaka ezaguna egiten joan zen. Hasieratik frogatu zuen bere jakinmina eta bere gustua moda eta joeren gainetik zegoela, eta beraz, erreferente bat bilakatu zen.

Honela, 1993tik, hamarkada hartako amaierara arte, madrilgo Voltereta aretoko DJ eta promotorea izan zen. Garai horretan, techno nazionalaren historiako orrialdeetan marka bat utzi zuen, baina agian ez da behar bezala baloratua eta aldarrikatua izan.

Mende berria iristean, Óscar Mulero, Pitch eta Focusekin batera Dark Archives kolektiboa sortu zuen Drum’n’Bass-aren aspektu ezberdinak ezagutarazteko. Honela, Altered State deituriko ostegun gauetako sesio ezagunak sortu zituzten.

Produktore gisa Arcanoid izena hartzen du, plateren atzean duen dotoretasun eta pertsonalitate bera mantenduz. Bere musikak ez ditu mozketak eta gehigarriak onartzen, eta ez du bilatzen inongo zerrendetan egotea; soinu gozamen purua da. Hori frogatzen dute zigilu ezberdinekin (Semántica, Transhuman edo Minuendo) eta bere zigilu propioekin (Zero Oscillator, Tesla Electronics eta Ødiø) kaleratu dituen lanek.

Arcanoid / DJ Muerto-k 20 urte daramatza musika ekoizpenean eta 25 DJ lanetan. Madrilgo musika eszenako mito ezkutu bat da, zalantzarik gabe harrituko zaituena.

Egitaraua eta sarrerak