Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

MATIAS AGUAYO

(CRAMMED DISCS, CÓMEME / LIVE, CH)

Abuztuak 30 - Sala Patio Aretoa - Tabakalera - 21:15 hs.

Matias Aguayo, Chilen jaiotako eta Alemanian hezitako artistak, lan zabal eta anitza idatzi du eta beraz, estilo jakin eta bakar bati lotzeari uko egin dio. Lantzen dituen ezohiko erritmoak house musikari dion maitasunetik jaiotzen dira, new-wave, musika industriala, bertako eta kanpoko musikak, bere esanetan instrumentu garrantzitsuena denaz eraikitzen ditu: ahotsa.

Antzerkian ere esperientzia duen heldu-gazte honek (antzerki zuzendari eta antzezle izandakoa), bere ahotsa erabiltzen du pertsonaia rol ezberdinetan egokitzeko eta soinu ezberdinak imitatzen ditu ilusio koloretsu bat sortzeko. Bateria, samplerra eta mikrofonoa erabiliz, Aguayok ahotsa eta instrumentuak erreproduzitzen ditu entzuleen erreakzioek elikatzen duten inprobisatutako emanaldi batean.

Bere bidaia eta biretan, bai Buenos Airesen Juven-tud Clandestina proiektu artistiko eta musikalarekin, eta baita Coloniako underground festetan “A Night At The Tilehouse EP”, (Soul Jazz Records, 2007) EP-aren inspirazio iturri bezala, Matias Aguayoren izaerak mundu osoko pertsona eszentriko eta kanpotarrak erakartzen ditu. Musika ezberdina edo bakarra sortzen du pentsaera librea duten indibiduoentzako. Aguayok bere zigilu propioa du: Cómeme. Gaur egun, Avril Ceballosekin batera zuzentzen duen zigilu hau, etxe bat da bere barnean biltzen den pertsona talde anitzarentzat.

Egitaraua eta sarrerak