Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

BELLACA B2B JOVEN MATA

(DJ SET, EH)

Abuztuak 31 - Nestor Basterretxea Plaza (Doan/Gratis) - 17:00 hs.

Irene Mariscal, Bellaca izenez ere ezaguna, betidanik egon da musikari lotua, izan ere, aspalditik ikusi ahal izan zaio kontzertuetako lehen ilaretan Donostiatik pasatzen den eszena guztiari argazkiak ateratzen. Duela hilabete batzuk , Dabadaba aretoko “Ostegun Normalak” irekitzen hasi zen. Bere saioetan arriskatzea gustuko du, izan ere, bere musika trap-etik reggaetoi beroenera doa.

Kevin, Joven Mata izenez ere ezaguna, produktore eta rapeatzailea da. Dabadabako (Donostia) ostegun “normaletako” DJ residentea da. Horrez gain, besteak beste, Dimelow festa batzuetan eta Donostiako Zinemaldian ere parte hartzen du , DJ gonbidatu gisa. Joven Mata, Estatu Batuetako hegoaldeko soinua Euskal Herrira ekarri duen lehenengo DJa da. Trap, Hyphy, Crunk, Dirty South , Reggaeton, Demow, Afrotrap, Brasilgo Funk-a edo Jamaikako Dancehall-a gisako soinuak lantzen ditu. Bere sesioetan, filtroen erabilera handia eta nahasketen dinamismo handia nabarmentzen dira, club giroa sortuz eta Atlantako soinu zikinena eta Puerto Ricoko reggaetoi beroena nahastuz.

Egitaraua eta sarrerak