Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

ATODAMADRE

(DJ SET, EH)

Abuztuak 31 - Nestor Basterretxea Plaza (Doan/Gratis) - 18:00 hs.

David Atodamadrek 15 urte daramatza plateren atzean eta 5 urte musika ekoizpenean. Euskal Herriko “rave”-tan jaioa eta Breackore eta Jungle dokrinetan hezia. Musika beltzaren eraginak ditu eta erritmo latinoen maitale da. Atmosfera ilunak eta soinu grabe lodiak dira bere musika osatzeko eta bere emanaldiak egiteko erabiltzen dituen osagaiak. Hau esker dantza eta izerdiz betetako bidai bat sortzea lortzen du. 2016.

Urtearen hasieran, “Landmaster” deituriko bere lehenengo EPa kaleratu zuen Caballito Netlabelen eskutik, eta 2017 amaieran #tiralopatra deituriko bigarren EPa argitaratu zuen bere kabuz.

Egitaraua eta sarrerak