Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

KASTIL

(LIVE, EH)

Abuztuak 30 - Sala Gazteszena Aretoa - Areto nagusia / Sala grande - 01:00 hs.

Mario Castillo, technoaren garai onetan hazi zen eta mandoen atzean dituen intentsitate eta abileziengatik, ospea lortzen hasi zen. Gaueko club baten jabe izateak eta festa klandestinoen antolatzaile izateak bere heldutasuna baieztatu zuten. Modu honetan, bere independentziari forma eman zion eta horrek, musika ekoizpenarekin hastera eta 2011an bere zigilu propioa sortzera eraman zuen: Soul Notes.

Club house eszenan arrastoa uztea lortu zuen eta mutazio natural bat sortu zen Stale binilo ekipotik bere sustraietara eta technoaren generoetara. Orain, bere grabazio propioetan murgilduta dago, gama artistiko berri bat sortuz. Technoaren etxea eta Irazu, Deapmash, I´Real eta beste askoren lan esperimentalak eta modu berean, izen handiko artisten remixak eginez: Regis, Lag, Pessimist edo Acrónimo.

Kastilek bezalako katalogo anitza ez dauka jende askok, hasieratik aldaketa gradual bat sortzen da, jakinminak eta soinu artea menderatu nahiak bultzatua. Aldaketa honi lotuta, 2016an mugak zabaltzeko erabakia hartzen du eta sintetizadore modularrak barneratzen dituen zuzeneko formatu bati forma ematen dio. Honek musika instrumentu ezberdinekiko abilezia eta bere soinu propioa lantzera behartzen du, emanaldi bakoitzean espektatibak handitzen doazen heinean.

No Spiritual Surrender with JC bere lehenengo album arrakastatsuarekin eta bere bakarkako azken argitalpenekin (DVS1, Adam Beyer, Marcel Dettmann, DJ Pete, Cosmin TRG, Dax J, Matrixxman eta Truss-ek interpretatuta) club internazionalen eszenan leku bat lortzen ari da, horren adibide dira Tresor edo Elysia techno club garrantzitsuetan emandako emanaldiak eta beraz, beste urte arrakastatsu bati heltzeko prest dago.

 

Egitaraua eta sarrerak