Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

CARISTA

(DJ SET, HOL)

Abuztuak 31 - Sala Gazteszena Aretoa - Areto nagusia / Sala grande - 04:00 hs.

DJ soil bat baino askoz gehiago da. Utrechteko artista hau ikusteko zortea izan dutenek badakite nolako momentu zirraragarriak sortzen dituen Caristak.

Bere soinu bereizgarriari esker Soul, Elektronika, House, Garage edo bera residente den irratietan (NTS eta Red Light Radio) eskatzen duten edozer, artista honek azkenengo 12 hilabeteetan momentu izugarriak bizi eta sorrarazi ditu.

United Identities deituriko bere zigilu/plataforma, ezinbestekoa izan da bere sesioetan eskaintzen duen energia garatzeko.

Musika elektronikoa maite dutenek eta tendentzia berriek, jada ikusi dute Carista zer egiteko gai den, batez ere, 2019ko otsailean Boiler Room batean egindako emanaldian, honi esker bere inguruan ikusmin handia sortu da.

Bere irribarrea eta energia eskutik doaz oholtza gainean, guzti hori kimika eta sesioetan gozatzen duen publikoaren feedbacketik. Estilo itsaskor honek Carista mundu osoan zehar bidaiatzen ikusi du, bere zalegoa eta ospe internazionala modu konstantean handitzen doan bitartean.

Nork daki, 2019az geratzen denak zer ekarriko dion United Itentitieseko nagusiari?

Egitaraua eta sarrerak