Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

WLDV

(LIVE, EH)

Abuztuak 31 - Kutxa Kultur Kluba – Distopía Room (TBK) (Doan/Gratis) - 16:00 hs.

We Love Dolce Vitak 2012an hasi zuen bere ibilbidea festak eginez. Festa hauetan Italo Disco, Space Disco, Synth Pop, New Wave, Techno, House eta 80 eta 90. hamarkadetako Acid-a entzun zitekeen. Hala ere, WLDC musikalki eboluzionatuz joan da eta soinu modernoagoetara eguneratu da, Electro, Acid, Disco, House… soinu berrietara. Guzti hau duo bezala egin zuten 2016rarte, urte honetan arrazoi kreatibo eta artistikoengatik kideetako batek taldea utzi zuen eta.

Hortik aurrera, Nathan Church, taldeko kide bakarra eta Electric Reactions zigiluko sortzailea, esperientzia handiko ibilbide musikal anitzarekin, paraleloan doinu berriak sortzen hasi zen, sintetizadoreetan eta 70 eta 80. hamarkadetako musika elektronikoan oinarrituta. B serieko, zientzia fikzioaren eta beldurrezko zinemaren kutsua zuten doinuak sortu zituen, honela WLDVren etapa berri bat hasi zelarik. 2014. urtetik EP ugari, bildumak, sesioak eta nahasketak elkarbanatu ditu Soundcloud plataforman eta horietako batzuk eskaini egin ditu podcast eta zigiluei.

2019. urtera arte WLDVk ondorengo zigiluek editatutako biniloen edizioak ditu: Giallo Disco (bi aldiz), Bordello A Parigi, Waste Editions, Eclectic Reactions edo Violette Szabo, baita zuzeneko eta sesio berriak maila nazional eta internazionalean, Europan eta Ipar Amerikan. 

VOCODER CLUB 

2014az geroztik Vocoder Clubaren promotorea izan da, hileroko zita bat Bilboko Kafe Antzokiko Stereorocks aretoan. Bertan hainbat artistekin jardun du: Alexander Robotnick, Legowelt, I-F, The Hacker, Josh Cheon, Rude66, Fred Ventura, Brassica, Martial Canterel, Italoconnection, She Made Monster, Skatebard, Antoni Maiovvi, Vercetti Technicolor, Kid Machine, Neud Photo, Intergalactic Gary, Chelis, Robert Calvin, Popsimonova, De Dupe, Lazercat, Legs On Fire, Mynationshit, Hysteric, Daniel Kyo, Disco Bambinos, Arch, Gus Van Sound, Mikel Kobak, Balza, Osvaldo Wilson, Julia Pé, Vred, Pol Etxebe, Alfred Adler, Easyer, Gorka Undersound, Jeremy Portello…

Gainera jaialdi eta ekimen ugaritan parte hartu du: Bilbao BBK Live (2014), Bakio Sound (2014), Casa Jäger Bilbao (2015), Low Festival (2015), Lemon Day (2015), Madrilgo Fiesta Popla Jagërmeister-ekin (2015), Kutxa Kultur Festival (2016), BET Festival, Tagomago Festival, Fantasma Club, eta maila nazionaleko eta internazionaleko areto ugaritan (Estatu Batuak, Kanada, Herbehereak, Austria…) artista nazional eta internazionalekin kabina elkarbanatuz

Egitaraua eta sarrerak