Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

MARIO AZURZA

(DJ SET, EH)

Abuztuak 31 - Nestor Basterretxea Plaza (Doan/Gratis) - 19:00 hs.

Mario Azurza zarauztarrak, beti partekatu izan du bere bizitza bere bi pasio handienekin, surfa eta musika. Txikitatik mundu osoan zehar bidaiatu du bere surf taularekin eta horri esker, leku horietatik soinu ezberdinak ekarri ditu etxera.

Bere bizitzaren zati handi bat surf taula gainean pasa duen arren, beti aurkitu izan du denbora beat, plater eta mixer artean korapilatzeko. Bere sesioetan, bera definitzen duten energia eta bizitasuna transmititzea lortzen du, abesti bakoitzarekin bere publikoa disfrutaraziz. Bere aukeraketak, zati handi batean musika beltzaz, erritmo elektronikoez eta melodia itsaskorrek eraginda, mundu guztia zur eta lur uzten du.

House musika egiten duen DJ bat da baina bere kuriositateak, bere kriterioak eta bere sentsibilitateak set bakoitza ezberdina egiten dute.

 

Egitaraua eta sarrerak